AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Drogen ondorioak garunean

Substantzien ondorioak garunean

 

 

Drogen ondorioak garunean

Kokaina, estasia, tabakoa, alkohola, heroina, psikofarmakoak... Gizakiarengan mendetasuna eragin dezaketen droga guztiek ezaugarri bera dute: garunaren toki jakin batean dagoen dopamina kantitatea handitzen dute, sari sistema izenekoa.

Gorputzak berez sortzen duen sustantzia baten egitura molekular antzekoa duen droga batek haren tokia har dezake garunak substantzia horrentzat duen berariazko hartzaileetan.

SINAPSIA

Neurona batetik bestera pasatzeko, transmisio nerbiosoa mezu kimiko bihurtzen da, neuronak jariotako substantzia baten tankera hartzen duena: neurotransmisorea. Neurotransmisore mota ugari dago: dopamina, serotonina, azetilkolina... garunean elkartzen zaizkienak berariazko hartzaileei. Neurotransmisoreak bi neuronen arteko espazioa zeharkatzen du, sinapsi izenekoa. Prozesu horietan jarduten dute, hain zuzen, substantzia psikoaktiboek eta mota askotako interferentziak sortzen dituzte.

BI NEURONEN ARTEKO LOTURA

Garun barruan informazioak jarduera elektriko moduan zirkulatzen du, transmisio nerbiosoa du izena; dendritatik gorputz zelularrera doa, non tratatu egiten diren axoira pasa aurretik.

Hiru jarduera modu dauden neurotransmisoreen gain, substantzien ezaugarrien arabera:

1 Zenbait drogak neurotransmisore naturalak imitatzen dituzte eta, ondorioz, hartzaileetan ordezten dituzte: morfina, esate baterako, endorfinaren hartzaileetan jartzen da, eta nikotina, azetilkolina hartzaileetan.

2 Beste batzuek neurotransmisore natural baten jariaketa handitzen dute: kokainak, adibidez, dopamina maila handitzen du sinapsian, eta estasiak serotoninarena eta dopaminarena.

3 Beste batzuek, amaitzeko, neurotransmisore natural bat oztopatzen dute: adibidez, alkoholak NMDA izeneko hartzaileak blokeatzen ditu.

Giza garuna, garunaren eskualdea eta zirkuitu neuronalak

SARI SISTEMA

Sistema linbikoari ere dagokio; area tegmental bentrala hartzen du, hau da mesentzefaloa, dopamina neuronak eta nukleo kaudatua dauzkana, non proiektatzen diren.

SISTEMA LINBIKOA

Sistema linbikoa, edo emozioen garuna, gure garunaren erreakzio primarioenak sortzen diren tokia da, baita gure nahi eta bizi premia nagusiak ere, hala nola, elikatzea, eraso bati erantzutea edo ugaltzea. Horregatik, garunean zirkuitu batzuk daude, zeinen egiteko nagusiak bizi funtzio horiek saritzea baita, atsegin edo plazer sentipenaren bidez. Sistema hau osatzen dute, besteak beste, hipotalamoak, hipokanpoak eta amigdalak.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa