AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

A-D

E-J

K-N

O-S

Glosategia A-D

ANALGESIKOA
Oinazea desagerrarazi edo harekiko sentikortasuna arintzen duena.

ANBULATORIO
Ospitaleratze edo internamendu egituretatik kanpo egiten den tratamendua. Tratamendu honek gaixoari laguntzen dio eguneroko eginkizunekin jarraitzen.

ANOREXIGENOA
Gose sentipena desagerrarazten duen farmakoa.

ANTIALGIKOA
Oinazea arintzen duena.

AURREZAINTZARAKO KITA
Bena barnetik droga injektatzen duten droga erabiltzaileei eskaintzen zaien aurrezaintzarako zorroa. Ondorengoak ditu: bi xiringa, bi ur destilatu anpulu, bi tapoi alkoholez bustiak, bi tapoi lehor, bi ontzi diluitu eta berotzeko, bi iragazki, preserbatibo bat eta aurrezaintzarako mezuak. Dirulaguntza publikoei esker, zorroa prezioa egokian saltzen da botiketan.

DESINTOXIKAZIOA
Substantzia psikoaktibo bat bat-batean edo pixkana hartzen uztea da. Gorputza droga beharretik askatzeko, abstinentziaren ondorio fisikoak sentitu gabe, pertsona drogamendekoak laguntza eta kontrol mediku pean desintoxika daitezke.

Barbiturikoen desintoxikazioak (noizean behin erabilitako lo eragileak) edo alkoholaren gabeziak eragindako erreakzio larriak (delirium tremens, gaitz psikikoak) ospitaleratzea behar dute.

DESPENALIZAZIOA
Produktu debekatu baten erabileragatik dauden zigor penalak kentzea.

DOPAMINA
Ikus neurotransmisorea.

DOSIA
Aldi bakarrean kontsumitzen den droga kantitatea.

DROGA
Abusu arriskua duen edozein substantzia izendatzeko erabili ohi den hitza eta mendetasuna eragin dezakeena.

DROGA BATEN LEGALIZAZIOA
Debekatua egon den produktu bat banatzeko baimena da. Legalizazioak banaketa murrizketak izan litzake: salmenta toki jakinak, adin txikikoei saltzeko debekua, produkzio kontrolatua (adibidez, tabakoaren eta alkoholaren produkzioa eta salmenta Administrazioak egiten duen kontrolpean daude).

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa