![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Kanabisa :: Ondorioak eta arriskuakKanabisaren kontsumoaren ondorioak aldakorrak dira: euforia arina, gehi lasaitasuna eta barre egiteko bat-bateko gogoa, eta logura arina. Erabiltzaileek gehienetan plazeragatik kontsumitzen dute eta sortzen dien lasaitasunagatik. Dosi handiek lan konplexuak egiteko gaitasuna zailtzen dute, denboraren eta ikusmenaren pertzepzioa eta bat-bateko oroimena nahasten dute, eta lozorroa sortzen dute. Ondorio hauek arriskutsuak izan daitezke motordun ibilgailu bat gidatuz gero, edo bestelako makinaren bat erabiliz gero. Kanabisaren kontsumoaren ondorio fisiko nagusiak, pertsonaren, kontsumitutako kantitatearen eta produktuaren konposizioaren arabera, ondorengoak dira:
Nahiz eta kanabisaren ondorio kaltegarriak osasunean, oro har, ez diren beste substantzia psikoaktiboenak bezain garrantzizkoak, arnas aparatua tabakoaren arriskuen mende jartzen da (nikotina eta mundrun toxikoak), porroak tabako eta kanabis nahasketa baitauka. Arnas arriskuak areagotu egiten dira inhalazio egoera batzuetan (ur pipak). Kontsumitzaileak eta herritarrak, oro har, konturatzen ez badira ere, bilatzen ez diren ondorioak eragin litzateke, erabilera problematikoa agerian jartzen dutenak.
|
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |