![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Kokaina :: Ondorioak eta arriskuakKokainaren kontsumoak berehalako euforia eragiten du eta ahalmen intelektual eta fisiko handitzen du, baita axolagabekeria ere oinazearen eta nekearen aurrean. Ondorio hauek egoera depresiboa eta estutasuna eragin lezakete, kontsumitzaile batzuek beste heroina dosi batekin eta psikofarmako lasaigarriekin baretzen ahalegintzen direnak Kokainak eragiten du: Odol hodien uzkurdura. Ehunak, behar besteko irrigaziorik gabe, pobretu egiten dira eta, ondorioz, nekrosia sortzen da. Horrek eragiten du, esate baterako, ohiko kontsumitzaile batzuek izaten duten sudur trenkadaren zulaketa. Erritmo kardiakoaren gorabeherak. Istripu kardiakoen jatorria izan daitezke, batez ere pertsona ahuletan eta tabako kantitate handiak kontsumitzen dituztenen artean. Tabakoaren nahiz alkoholaren kontsumoa handitu egiten da kokaina hartzerakoan. Zenbait pertsonatan, kokainaren kontsumoak gaitz psikikoak eragin litzake, umore aldaketa handiak, eldarnio paranoideak (batez ere zaratarekin) edo izualdiak. Jarduera psikikoa handitzen da eta, ondorioz, lo ezina, amnesia eta asaldura faseak. Kokainaren beste ezaugarri bat da kontsumitzailea desinhibitzen duela, eta horrek, besteak beste, indarkeria, sexu erasoak eta kontrolik gabeko gastuak bultzatzen ditu. Kokainak eragiten duen omnipotentzia sentipenaren ondorioz, gutxi hausnartu diren ekintzak egin ohi dira. Bestalde, “esnifatzeko” erabiltzen diren materialek A, B eta C hepatitisaren birusa kutsa lezakete, kontsumitzaile askoren artean erabiltzen badira. Kontsumoa injektatzen bada, partekatu den materialak giza inmunoeskasiaren birusa transmiti lezake (GIB), hiesaren eragilea. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |