AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Mendetasuna

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Heroina :: Mendetasuna

Heroinomanoak nahi izanez gero behar bezalako laguntza izan lezake: desintoxikazioa, zaintza psikosoziala, ordezkapen tratamenduak. Metadona edo beste ordezkari opiazeoekin egiten diren tratamenduak ahotik hartzen dira. Drogamendetasunetan espezializatutako edo lehen mailako arreta zentroetan ematen dira, esate baterako, botiketan.

Ordezkapen tratamendu horiek helburutzat dute mendetasuna medikuntzaren eta legearen aldetik egonkortzea.

Ordezkapen programa horien balantzeak agerian jartzen du pertsonen osasuna dezente hobetzen dela, eta horrek gizartean duen tokia egonkortzea eta lan arloan txertatzea ekartzen du.

Drogen ondoriozko heriotza-tasa jaitsi egin da nabarmen azken urteetan. Jaitsiera argi ikusten da gure herrian nahiz Europako herrietan, eta baliteke heroinaren erabileraren jaitsierarekin loturik egotea, arrisku txikiagoa duten kontsumo ohiturekin eta arriskuak murrizteko egiten diren programen zabalkundearekin, tratamendu aukera gisa.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa