 |
 |
 |
|
Abstinentzia sindromea
Hurrengo egunetan abstinentzia sindromea jasan dezakezu, eta maiz honen sintomak hurrengoak izaten dira:
Irrika
Suminkortasuna
Eragozpenak kontzentratzeko
Logura (edota logabezia)
Buruko mina
Arazo gastrointestinalak
Erregura
Sintoma hauek astebetez edo pare bat astez izorratuko zaituzte, baina apurka- apurka desagertuz joango dira. Erregura denbora gehiagoz izango da zurekin. Baina egunak igaro ahala, maiztasuna eta bizitasuna gutxituko dira.
|
|
 |
 |
 |
|
Antola ezazu zure astia ematen dizkizugun hurrengo aginduei jarraituz:
Hasi erretzeari uzteko erabakia hartzearen arrazoiak irakurtzen. Hauexek baitira gaur eta hurrengo egunetako ahalegina justifikatzen duten zioak.
Bota daukazun tabako guztia eta kendu begi bistatik zure erretzaile garaiarekin lotuta dauden tresnak (hautsontziak, pizgailuak, etab.).
Zabaldu jende artean tabakoa uzten ari zarela. Ez ezazu gorde porrotari beldur diozulako. Esan harrotasunez familiakoei, lagunei eta lankideei berriro ez erretzea erabakita daukazula eta lortzeko zure esku dagoen guztia egingo duzula.
Hala ere, txikia baina benetakoa den plazer bati uko egin beharrean zaudela onartu beharra dago. Hori dela eta, tabakoa uztearen erabakia indartzen duzun bitartean, erretzeak ahalik eta gutxien bete zaitzan zenbait aholku emango dizugu.
|