“Noiz arte iraungo du erregura honek?”

Tabakoarekiko dependentzia kontrolatzeko bizi duzun erronka honetan, oztoporik handiena noizbehinkako erregura hori izango da. Erre barik igarotako egunak pasatu ahala, zure "arerioa" indarra galtzen doala ikusiko duzu; bere itxura gero eta ahulagoa izango da.

 

 

Ez zaitzala erregurak ustekabean harrapa

Har iezaiozu aurrea, hau da, identifika itzazu erretzekotan egon zaitezkeen egoerak (bilerak, jaiak, etab.).

Egoera hauek Gertatu aurretik erabaki nola jokatu tabakorik gabe

Saritu zeure burua lortutako guztietan.

 

Aste gutxi batzuen buruan, tabakoaz oroitu barik egunak igaroko dira. Hortik aurrera, arrakasta ia ziurtatuta dago.

Denborari (gure aliatu handi horri!) ahazten lagun gaitzan uztean, ez erretzea lortzen dugu. Beste guztia, denborak eragiten duen bitartean, zigarroetatik aldenduta egon gaitezen laguntzen gaituzten trikimailuak baino ez dira, ahaztu beharreko amodiozko gutunak eta argazkiak ezkutatzen diren bezalaxe.

Egin proba! Hilabete batzuk barru, une berezietan baino ez zara tabakoaz gogoratuko. Ordura arte, pazientzia apur bat izan beharko duzu, unerik estuenak gainditzeko proposatzen dizugun gure metodoari zehatz-mehatz jarraituz.