 |
“Eta azkenean, erretzeari ekiten badiot berriz?”
Izan zaitez zuzena zeure buruarekin. Erretzeari uztea ez da erabaki eta besterik gabe burutzen den ekintza bat. Erretzeari uztea bere denbora eskatzen duen prozesua dugu, eta zenbaitetan ahalegin bat baino gehiago beharrezkoa izango da. |
 |
 |
 |
|
Eman dezagun lehen beste erretzen ari zarela.
Ez daukazu larritu beharrik. Orain inoiz baino hobeto ezagutzen duzu zure ohitura eta trikimailu batzuk kontrolatuta edukitzeko.
Berriro erretzen hasteko arriskua daukaten egoerak ere ezagutzen dituzu. Ahalegindu berriz.
Oraingoan ez zara hutsetik hasiko. Ikasitakoa asko da. Hurrengoan tentaldiak oharkabean harrapatzea zailagoa izango da. Egoera zailei nola eman aurrea hobeto jakingo duzu.
|
|
 |
 |
 |
|
Eman dezagun erre barik egun edo aste batzuk igaro eta gero, berriz ekiten diozula zigarro bat erretzeari. Nola jokatu?
Ondo dago, azter ezazu egoera. Zer gertatu ote da? Nola utzi diozu ustegabean harrapatzen? Zigarro batek ez du nahitaez berriz erabat erortzea eragin behar. Saia zaitez esperientzia honetatik ikasten eta indartuta ateratzen.
Tabakoa erosi baduzu, bota ezazu. Berrirakurri ahalegin hau egitearen zergatiak. Esaiozu zeure buruari lor dezakezula, lortuko duzula, merezi duela. Hartu arnasa sakonki. Animatu!
Badira lehendabiziko ahaleginean tabakoa uzten dutenak, eta hamargarrenean lortzen dutenak ere. Ez zaitez estutu. Jarraitu saiatzen. Azkenean lortuko duzu. Jakin badakizu. Aurkitu une egoki bat eta hasi berriro. Aurrera!
|