“Eta loditzen banaiz?”

Erretzeari uztean, baliteke pixka bat loditzea. Nikotinarik ez hartzeak sortzen dituen aldaketa metabolikoen ondorioz 2 edo 3 kilo har daitezke. Muga hau gaindituz gero, zergatia gehiago jatean datza.

 

Dietak egin

Une hauetan ez dirudi zentzuzkoa erregimen bat egiten hastea, zeren eta nahiko eginahal eta diziplina eskatzen baitu erretzeari uzteak. Hala ere, oinarrizko arau dietetikoei jarraituz, gehiago ez loditzea lor dezakezu:

Otorduen artean jateko gogoa daukazunean, jan fruituak eta barazkiak.

Edan ura gosaldu, bazkaldu eta afaldu baino lehen.

Mugatu aldi batez janari koipetsuak eta azukredun postreak.

momentu ezin hobea duzu kirola egiten hasteko (adibidez, egunero ordu betez oinez ibiltzeko) eta gehiegizko kaloriak erretzeko.

Pentsatu, dena den, zure egoera normalizatzen denean eta ez-erretzaile bezala bizitzen ikastean, zure pisua ere normaltasunera itzuliko dela.

 

Erretzea uztean gehiago jaten baduzu, arrazoi hauengatik izan daitezke:

• Nikotinak jateko gogoa murrizten duenez gero, bere kontsumo ezak jangura areagotzen du.

• Erretzeari uztean dastamena eta usaimena berreskuratzen dira, jatea askoz atseginagoa da.

• Erretzaile ohiak, ez-erretzeak sortarazten dien irrika, janariaren bitartez konpentsatzen saiatzen dira.

Egoera honi begira, loditzea ez da batere zaila. Honek behin-behineko erreakzioa izan beharko lukeen arren, sarritan erretzaile ohia desanimatzen du; alde batetik gizentzen jarraituko duela pentsatzen du, eta, bestetik, erremedioa gaixotasuna baino txarragoa gertatuko dela.