“Saiatuko naizelakoan nago”

Pentsa ezazu saiatzearen erabakia planteatzera bultzatu zaituzten arrazoietan. Egin zerrenda bat zure ustez tabakoa uzteko arrazoiak jarriz, zure ustez garrantzitsuak diren arrazoiak. Norberaren zioak. Idatz itzazu. Kontuan izan edozein momentutan zalantzan izanez gero, eta zure erabakia kolokan jarriz gero, arrazoi hauetan aurrera jarraitzeko kemena aurkituko duzula.

 

Zenbateraino atsegin duzun

TXANTILOIA osatzerako orduan, zigarro batzuek (dozena erdi edo?) baino ez dizutela atsegin handia ematen konprobatuko zenuke, agian.

Beste batzuk (gehienak?), berriz, berez erretzen dituzu, atsegin handirik izan gabe.

Zure ustez, merezi al du horrenbeste zigarrorekin zure osasuna arriskuan jartzeak oso gutxi badira atsegina sortarazten dizutenak?

 

Ezagutu zehatzago zure ohitura erretzeari uzteari ekin aurretik.

Osatu aste batez erretako zigarroen zerrenda.

Idatzi zein unetan erretzen duzun zigarro bakoitza, horrela ez zaizu ahaztuko. Jendeak barre egingo balu, har ezazu zeuk ere joko bat bezala, baina egin ezazu.

Zenbat eta gehiago jakin zure ohituraz, hainbat hobeto kontrolatuko ahal izango duzu.

Idatzi zigarro bakoitza pizten duzun ordua, zauden egoera (gosaltzen, gidatzen, etab.) eta zenbateraino atsegin duzun, 1etik 10era (1 konturatu gabe ohituraz erretzen duzun zigarroa izango litzateke; 10, aldiz, hainbeste gustatzen zaizun beste hori izango da).