“Eta erretzeari uzten badiot?”

Egun batean, nola jakin gabe eta ustekabean, erretzeari uztea ideia ona izan zitekeela pentsatzen harrapatu zenuen zeure burua. Ordura arte ez zenuen sekula planteatu. Noizbait, jadanik hilabetez erre barik zeuden lagunez ere barre egin zenuen. Eta hara non zuri ideia hura burura datorkizun.

 

Posible al da?

Erre barik bizi ahal izango zinateke?

Batzuek kontatu bezain gaizki pasatuko al zuten?

Beste batzuek esaten duten bezain erreza izango al zen?




 

Egia esateko erre barik egondako aldirik luzeena gripe itzel hura harrapatzean izan zen; ohean egun batzuk igaro behar izan zenituen. Hala ere, hobeto sentitzean erretzeari ekin zenion berehala. Ospatzeko, noski.

Eta orain, lehenengoz, tabakoa uztea pentsatzen ari zara. Ez kezkatu, dena den. Ez duzu zeure burua pertsona arrarotzat hartu behar. Zu bezalako milaka pertsonek pentsatzen dute egunero erretzeari uztea. Pertsona horiek, zuk bezala, "erre dudana erreta dago" diote, baina tabakoaz ahaztea komeni dela pentsatuz.

"Hitz asko bai, baina zertan egingo dit mesede erretzeari uzteak?" galdetuko duzu. Ondo baderitzozu, goazen ikustera.