AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Mendetasuna

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Tabakoa :: Auzi legalak

TABAKOA PRODUKTU LEGALA DA. TABAKOAREN PUBLIZITATEAREN, SUSTAPENAREN, SALMENTAREN ETA KONTSUMOAREN KONTROLA

PUBLIZITATEA ETA BABESA

Indarrean dagoen araudiak tabakoaren publizitatea debekatzen du telebistan, baita salmenta edo kontsumoa ere debekatuta dagoen toki guztietan.

ETIKETATZEA ETA KALIFIKAZIOA

Araudi finkoa:

Nikotina eta mundrunaren muga gehienezkoak zigarroetan.
Aho erabilera duten tabakoan debekua
• Kontsumoaren arriskuak jakinarazteko betebeharra: erretzeak ondorio kaltegarriak ditu osasunarentzat; erretzeak gaixotasun kardiobaskularrak eragiten ditu; erretzeak minbizia eragiten du; haurdunaldian erretzea kaltegarria da jaioko den umearentzat.

TABAKOAREN SALMENTA ETA HORNIKETA

Debekatua dago tabakoa 16 urtetik beherakoei saltzea. Gure herriko zenbait Autonomia Erkidegotan, ordea, beren legeriak dituzte, eta 18 urtetaraino luzatzen dute.

TABAKOAREN KONTSUMOA

Debekatuta dago erabat ondorengoetan erratzea:

Garraio publikoetan (hiritar eta hiriartekoan), eskola garraioan (18 urtetik beherakoak) eta gaixoen garraioan.
• Haurdunak lan egiten duten tokietan eta tabakoaren kaltegarritasuna industri kutsatzaileren batekin nahasterakoan arrisku handiagoa dagoen tokietan.

Debekatua dago gainera erretzea:

• Osasun etxeetan, ikastetxeetan eta gizarte zerbitzuetan.
• Haurtzaindegietan eta adin txikikoei gizarte arreta eskaintzen zaien zentroetan.
• Administrazio Publikoen egoitzetan.
• Elikagaiak landu, erabili eta saltzen diren tokietan.
• Erabilera publikoa duten tokietan eta saltoki itxietan.
• Antzerki eta zinema aretoetan. Ikuskizun publikoetan eta kirol areto itxietan.
• Igogailu eta jasogailuetan.

Legeak gune berezituak ezartzen ditu erretzaileentzat, baina, ezin badira sortu, erretzeko debekua mantentzen da

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa