Educar para vivir, educar para convivir.

Tags Archives

You are currently viewing all posts tagged with bizikidetza.

Zer da?

KutxaEskola plataforma digitala da, Euskadiko hezkuntza-komunitatearen eskura euskarazko tresna didaktikoen multzo bat jartzen duena, osasunaren arloan hezteko, droga-abusua prebenitzeko, bizikidetza inklusiboa sustatzeko eta bizitzarako trebetasunetan prestakuntza emateko. Lau arlo horietan hainbat formatutako baliabideak eskaintzen ditu: testuak, ikus-entzunezkoak nahiz joko elektronikoak, irakasleentzat, familientzat eta 6 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleentzat erabilgarri.

Plataformak haurren sozializazioa atsegingarria eta orekatua izan dadin behar diren balio eta gaitasun psikosozialak sustatzen laguntzen du, osorik euskaraz eskaintzen diren eduki digitalen bidez.

Edukiak

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleek, bai eta senideek ere, makina bat hezkuntza-baliabide aurkituko dituzte (ikus-entzunezkoak, testuak, jolasak, webguneak, erakusketak eta sekuentzia didaktikoak) atari honetan, lau gai hauei lotuta:

  • Osasunerako hezkuntza
    Pertsona baten osasun-egoera, alde batetik, zoriari eta genetikari dagokio, baina, batez ere, gizarte-baldintzei eta bizitza-estiloei. Esparru honetako hezkuntza eraginkorrak une bakoitzean ahalik eta osasun-egoera onenean egotea ahalbidetuko duten erabakiak hartzea ekarriko du.
  • Droga-abusuaren prebentzioa
    Gure inguruko droga ugarien neurrigabeko kontsumoari loturiko arriskuak murrizteko, pertsona bakoitzak zentzuzko erabakiak (informatuak, autonomoak, arduratsuak) hartzeko gai izan behar du, egungo substantzien eskaintza zabalaren aurrean.
  • Herritarrak eta bizikidetza
    Espezie gisa bereizten gaituen aniztasuna, zenbaitetan, ezberdinen (genero, jatorrizko kultura eta abar direla-eta) arteko bizikidetzako arazoak justifikatzeko balio du. Aniztasun horrez gozatzeak, gatazkak saihestuz, pertsona bakoitzaren irekitasuneko jarrera positiboa eskatzen du.
  • Bizitzarako trebetasunak
    Bizitza sozialaz gozatzea 10 trebetasun hauen erabilera orekatuaren mende dago, hein handi batean: Norberaren burua ezagutzea, Enpatia, Komunikazio asertiboa, Pertsonekin harremanetan jartzea, Erabakiak hartzea, Arazoak eta liskarrak konpontzea, Pentsamendu sortzailea, Pentsamendu kritikoa, Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea, Tentsioak eta estresa kontrolatzea.

Sarbide

Plataformaren baliabide guztietara (285 une honetan) sarbidea erabat zabalik dago bai erabiltzeko, bai deskargatzeko, bai partekatzeko webgune honetan.

  • Publicaciones Edex
  • eDucare
  • Los Nuevos Vecinos
  • Retomemos